Bilaketaren emaitzak - Carmen Martín

Carmen Martín

 

Carmen Dolores Martín Berenguer, ezagunagoa Carmen Martín izenez (Roquetas de Mar, Almeria, 1988ko maiatzaren 29a) almeriar eskubaloiko jokalaria da. Eskuin-muturrean jokatzen du Suediako IK Sävehof taldean.

Klubei dagokienez, Europako txapelduna izan da 2016. urtean, CSM Bucuresti taldearekin, eta txapeldunordea, 2011n, Itxako kirol taldearekin, eta, gainera, hainbat titulu nazional lortu ditu.

Erabateko nazioartekoa da Espainiako selekzioarekin, eta harekin lortu zuen brontzezko domina Londresko 2012ko Olinpiar Jokoetan eta Brasilgo 2011ko Munduko Txapelketan; zilarrezkoa, berriz, 2008ko Mazedoniako Europako Txapelketan eta Hungariako eta Kroaziako Europako Txapelketan.

Ezkertiar jokalaria, bere kalitate teknikoa eta eskuineko muturretik eta kontraerasotik golak markatzeko duen gaitasunagatik nabarmentzen da. Gainera, penalti-jaurtiketetan (7 metro) %90etik gora asmatu iizan du. Munduko eskumako muturrean jokatu duen jokalaririk onena dela esan ohi da.

''Ziniskaren alabak (Hijas de Cynisca)'' kirol-arloko genero-desberdintasunari buruzko dokumental luzean parte hartu zuen beste 13 kirol arloko emakumerekin batera. Wikipediatik informazioa lortu
  • Erakusten 1 - 19 emaitzak -- 19
Findu emaitzak
  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19